Kaixo!!
Aurrekoan esan bezala ez dut lanik zintzilikatuko, baina bai mintegi bakoitza zeri buruzkoa izango den eta noizean behin bizitzen ari naizen esperientzaren hausnarketa bat edo beste ere.
Lehenengo mintegia urtarrilaren 21ean izan nuen eta bertara eginda eraman behar genuen lana ikastolako IHPari buruzkoa eta ikaste-irakaste prozesua aztertzea genuen helburutzat.
Klasean hainbat gauza erabat desberdinak bizi digutu bakoitzat. Zortzi pertsona gara gure taldean eta batzuk lantzen diren proiektuetan koinziditu dugu, adibidez txanela proiektuarekin, baina beste batzuk ulises metodologia erabiltzen dutela aipatu dute. Jakintza ikastolan hau ez denez ematen, oso garrantzitsua eta esanguratsua iruditu zitzaidan mintegia metodologia desberdinak ikusi nituelako eta ikaste-irakaste prozesu desberdinak ere.
Gainontzean, ea zer moduz gabiltzan eta horrelakoa galdetu zigun irakasleak. Denak oso gustura geundela ados ginen, hori bai, bakoitza maila desberdin bateko aurrekin dagoenez, bizipenak ere erabat desberdinak dira. Batzuk hilabeteak dituzten haurrekin daude, beste batzuk 3.mailakoekin, 4 urtekoekin, 5.mailakoekin…
Besterik gabe, urrenarte.
Bueno bueno bueno… ni be hemen naiz, zuri faboretxo bat itxen!
ale ondo ondo segi!!
xxx