Jakintza Ikastola, Ordizia

Bueno ba, praktikak ia otsailak 27an amaitu genituen eta martxoaren 2tik aurrera eskoriatzako errutinara bueltatu gara. Gogorra egiten da praktiketatik bueltatu eta lanari ekitea, baina pixkanaka ohitzen goaz.

Gaurko eguneraketa praktikak egin ditudan ikastolaren web orria zuei eskuragarri jartzeko da. Bertan ikastolan egiten dituzten ekintzak, berriak… azaltzen dira eta teknologien erabilera anitza denez, web orrialde garatua dute.

Besterik gabe, hemen duzue linka: Jakintza Ikastola, Ordizia014

Publicado en on marzo 25, 2009 at 9:14 pm  Dejar un comentario  
Tags:

Euskal Inauteriak Ordizian

Atzo, otsailak 20, arratsaldean Jakintza Ikastolako haurrak 2 urteetatik 6. mailara arte mozorrotuta ateratzen dira ordiziko kaleetatik. Herriari buelta handi bat ematen diote eta azken dantza Jose Miguel Barandiaran plazan egiten dute guraso eta aitona-amonen aurrean.

Beraz, zuek hobeto irudikatzeko esaten ari naizen guztia hona hemen ostiralean Jakintza Ikastolako haurren bideo bat.

Publicado en on febrero 21, 2009 at 6:44 pm  Dejar un comentario  
Tags:

Hirugarren mintegia

Atzo, otsailak 18, praktiketako azken mintegia izan genuen. Bertan aurkeztu beharreko lana sekuentzia didaktiko bat behatu eta azterti behar genuen.

Behin eskoriatzan geudela, bakoitzak egindako lanak aurkezten hasi ginen, baina orokorrean azaleko lanak ziren. Egin beharrekoa gehiago sakontzea zen, beraz hori da orain egin behar duguna. Zuzendu egin dugun lana gehiago sakonduz.

Esaterako, nik erdarako ikasgaia aztertu du. Egin behar duten azken proiektua egiteko hasierako fasoa, garapen fasea eta hausnarketa fasea pasatu behar dute azkenik ekoizpen fasera heltzeko, hau da, proiektua egiteko.

Umeen eskubideak zeintzuk diren eta zergatik dabiltz lantzen eta hori aztertu ondoren bai ariketa bidez, guraso edota aitona-amonen bizimoduari buruzko galderak eginez, internet, dokumentalak..erabiliz, taldeka umeen eskubideen inguruko elkarrizketa bat egitea izango da proiektua.

Beraz, lana sakontzeko jarduerak zergatik planteatzen diren eta zein helbururekin sakon aztertzea besterik ez zait gelditzen.

Publicado en on febrero 19, 2009 at 2:49 pm  Dejar un comentario  
Tags:

Bigarren mintegia

Kaixo beste behin!

Otsailak 4an izan nuen bigarren mintegia. Bertarako egin behar zen lana elkarrekintza eta harremanei buruzkoa zen, denen artekoak: ikasle-ikasle, ikasle-irakasle, ikasle-neu, irakasle-irakasle, irakasle-ikasle eta irakasle-neu.

Bakoitzak egindako lanak aztertu genituen banan-banan eta gainontzekoei azaldu nolakoak ziren hartu-emanak bakoitzaren ikastetxeetan.

Orokorrean denetan egokiak ziren eta honek dakarren eragina positiboak zela genion. Gehienbat, oso garrantzitsua da ondo eramatea ikaste-irakasle prozesua dimanikoagoa eta egokia izateko. Oso erraz antzematen da ondo moldatzen diren edota komunikatuta dauden edo ez.

Esaterako, nire ikastetxean irakasleen artean dauden harremanak oso onak dira. Erraza da konturatzea ondo komunikatzen direla beraien artean. Irakasle batek ezin badu etorri eta beste bat egon behar badu bere ordez, ez dago hutsunerik eta ordezkoa etortzen da. Honek alde positibo asko ditu, era honetan beraien artean ikasleak zemuz dabiltzaten eta plangintzak egiterako garaian komunikazioa erraaz ahalbidetuko dutelako.

Ea zuek zer deritzozuen honi buruz.

Besterik gabe, beste bat arte.

Publicado en on febrero 7, 2009 at 1:23 pm  Dejar un comentario  
Tags:

Lehenengo mintegia

Kaixo!!

Aurrekoan esan bezala ez dut lanik zintzilikatuko, baina bai mintegi bakoitza zeri buruzkoa izango den eta noizean behin bizitzen ari naizen esperientzaren hausnarketa bat edo beste ere.

Lehenengo mintegia urtarrilaren 21ean izan nuen eta bertara eginda eraman behar genuen lana ikastolako IHPari buruzkoa eta ikaste-irakaste prozesua aztertzea genuen helburutzat.

Klasean hainbat gauza erabat desberdinak bizi digutu bakoitzat. Zortzi pertsona gara gure taldean eta batzuk lantzen diren proiektuetan koinziditu dugu, adibidez txanela proiektuarekin, baina beste batzuk ulises metodologia erabiltzen dutela aipatu dute. Jakintza ikastolan hau ez denez ematen, oso garrantzitsua eta esanguratsua iruditu zitzaidan mintegia metodologia desberdinak ikusi nituelako eta ikaste-irakaste prozesu desberdinak ere.

Gainontzean, ea zer moduz gabiltzan eta horrelakoa galdetu zigun irakasleak. Denak oso gustura geundela ados ginen, hori bai, bakoitza maila desberdin bateko aurrekin dagoenez, bizipenak ere erabat desberdinak dira. Batzuk hilabeteak dituzten haurrekin daude, beste batzuk 3.mailakoekin, 4 urtekoekin, 5.mailakoekin…

Besterik gabe, urrenarte.

Publicado en on febrero 4, 2009 at 2:01 pm  Comentarios (1)  
Tags:

Praktika garaia

Kaixo!!

Iada, urtarrilak 8tik Jakintza Ikastolan nabil praktiketan. 5.mailako umeekin egokitu zait lan hau burutzea.
Nire gelan 20 ikasle daude: 11 mutil eta 9 neska. Aniztasun handiko gela da, bertan 2 ijito, 2 errumaniar eta boliviar dat ditudalako.

Orain arteraino oso gustura nabil eta ia praktika garaiko erdia bete dugu. Segituan inhauteriak datoz eta berehala eskoriatzan aurkituko gara denak bueltan.
Bai mintegiko lanak edota asterokoa blogean ez zintzikilatzea erabaki dut. Honen arrazoi nagusiena da ez zaidala oso komenigarria iruditzen ikastetxearen gauzak era publiko batean zintzilikatzea. Baliteke beraien gustukoa ez izatea eta beraz, gatazka hori ekiditearren, irakasleari bidaliko dizkiot lanak zuzenean.
Honek ez du esan nahi blogari ez diodanik bizia emango, beste era bateko albisteekin eguneratzeko jarraituko dut.
Besterik gabe, hurrenarte.

Publicado en on enero 27, 2009 at 10:50 pm  Comentarios (1)  
Tags:

Urte Berri On!

freixenet Gaur 2008. urtearen azkeneko eguna dela eta, urte berri on bat opa nahi dizuet. Ondo hasi urtea eta kontuz mahatsekin!! Ez sartu denak batea ahora! jajaja

Ondo hasi urte berria.

Publicado en on diciembre 31, 2008 at 11:02 am  Comentarios (1)  
Tags:

Photofunia

PHOTOFUNIA

Kaixo lagunak!

Gaurkoan argazkiekin montajetxoak egin ditzazkezuen webgune batekin nator. Haren helbidera sart ahal izateko egin klick hemen –> Photofunia

Sartu, saltseatu eta ea zer deritzozuen.

Ondo pasa gabonak!!!

Publicado en on diciembre 27, 2008 at 9:48 am  Comentarios (1)  
Tags:

Aitor txiki vs. Gatxii

euskadi-ordizin-07

Bihar, abenduak 10, ne gelakide baten ta ne arten igeriketan pike bat bota behar deu. Bea pelotarie da ta ni igerilarie, baino 25 metrotan indarra da gehien bat kontutan hartu beharrekoa.

Beraz, zeinen alde egingo zenukete apostua???

Publicado en on diciembre 9, 2008 at 10:48 pm  Comentarios (4)  
Tags:

Badminton

Kaixo!!badminton

Gaurkoan, klasean taldeka egin behar izan dugun webquest-a daukazue. Gaia badmintonari buruzkoa da. Bertan azaltzen dira zeintzuk diren helburuak… Espero det nahiz eta gauza asko ez jakin kirol honi buruz, hau irakurtzean gehiago jakingo duzuela.

Besterik gabe, webquest-a ikusteko egin klick HEMEN.

Publicado en on noviembre 26, 2008 at 10:13 pm  Comentarios (4)  
Tags:
Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.